UZTAILAK 6

ZUIA BIRA 2024

Eguna(ak)

:

Ordu(ak)

:

Minutu(ak)

:

Segundo(ak)

FITXA TEKNIKOA

Data

2024ko uztailaren 6a.

Tokia

Murgia (Araba).

Irteera ordua

Murgiako Jai Alai
frontoian 7:00etan.

Ibilbideak

IBILBIDE LABURRA:
25 km ggb. (+800 m).
IBILBIDE LUZEA:
46 km aprox. (+2.000 m).

Anoa-Hornidura

Likido eta solidoak proba bitartean
(*ez ditugu edalontzirik emango).

Izen-ematea

Azken eguna:
2024ko uztailak 3.

IBILBIDEAK

IBILBIDE LABURRA

25 km
+800 m

IBILBIDE LUZEA

46 km
+2.000 m

IZEN-EMATEAK

AZKEN EGUNA WEBGUNEAN: EKAINAK 28

ATZABALEKO KIDEAK:
11 EURO.
FEDERATUAK:
13 EURO.
EZ FEDERATUAKS:
15 EURO.
Diru sarrera hau banaka egin beharko da, bertan izena eta abizenak zehaztuz.

MURGIAN, IBILALDIAREN EGUNEAN

17 EURO.
Egun honetan azken momentuko inskripzioak onartuko dira. 16 euro ordainduz 7:00ak baino lehen.

ARAUDIA

1
ATZABAL M.T.-k Iraupen-ibilaldi hau antolatzerakoan zehaztu dituen helburuak, kirol eta kulturaren aldekoak dira, mendizaletasuna bultzatu eta gure herriko mendiekin zerikusia duten hainbat toki eta ibilaldiak ezagutarazi nahi dituelako.

2
XXIV iraupen-ibilaldia 2024-ko uztailaren 6-an egingo da, goizeko 7:00etan, Murgian, Jai Alai frontoitik abiatuta eta oinezkoentzat izango da soilik.

3
Parte hartu nahi dutenek www.zirkuitua.com webgunean izena eman beharko dute, aipatutako webguneko ordainketa sistemaren bitartez; azkenengo eguna: uztailak 3. 11 euro Atzabaleko kideak,13 euro (federatuak) eta 15 euro (ez federatuak). Diru sarrera hau banaka egin beharko da, bertan izena eta abizenak zehaztuz. Aseguru bat egokituko da mendi federatuak ez direnentzat.

4
Egun honetan azken momentuko inskripzioak onartuko dira. 17 euro ordainduz 7:00ak baino lehen.

5
Parte hartzaileek, ibilaldiaren egunean jasoko dute bere kontrol-txartela 6:30tatik aurrera, zeina helmugako kontrolean aurkeztu beharko dute dauden kontrol guztietatik pasa eta gero. Horrela egiten duteneie ibilaldiaren oparitxo bat emango zaie.

6
Aurten 2 ibilbide
izango dira. Ibilbide laburra:
25 km g.g.b. Ibilbide luzea:
46 km g.g.b.

7
Ibilaldiak, hornimendu postuak eta bukatzerakoan dutxa hartzeko aukera eukiko du.

8
Ingurumen-inpaktua murrizteko, horniduretan Ez ditugu edalontzirik emango; horregatik, parte-hartzaile bakoitzak bere ontzia eraman beharko du likidoak hartzeko (botilatxoa, ur- biltegitxoa, hidaratazioko motxila,…).

9
ATZABAL M.T.–K bereziki gomendatzen du federata egotea, gerta dakioken istripuengatik. Hala ere Elkarte antolatzailea, martxan gertaturiko istripu edo gaixotasunen erantzunkizunetik at gelditzen da. Parte hartzaileek edozein motatako indemnizazioari uko egiten diote. Era berean, Elkarte antolatzaileak arau hauek aldatzeko aukera eukiko du, ibilaldia atzera botatzekoa barne.

10
14 urtetik beherako parte-hartzaileek euren legezko tutore batekin batera parte hartu beharko dute. 18 urtetik beherakoak eta 14 urtetik gorakoak gurasoen edo tutoreen baimena behar dute ibilaldietan parte hartzeko. Deskargatu hemen »

11
Parte-hartzaile guztiek baimena ematen diete antolakundeari zein bere babesleei, Ibilaldiaren testuinguruan hartutako argazkiak eta bideoak libreki erabili eta argitaratzeko.

12
Arau hauetan ez dagoen beste gairen bat, ATZABAL M.T.–K bere momentuan erabaki bat hartzeko aukera izango du.

13
Inskripzioak arau hauek onartzea suposatzen du.

Murgian itxaron zaituztegu…

LAGUNTZAILEAK 2024

AURREKO MARTXAK